Erabilera baldintzak eta pribatutasuna

Ohar legala

Legezko jakinarazpen honek (aurrerantzean “Legezko Jakinarazpena”) arautzen du nola erabili Interneteko http://www.aiete.org atariko (aurrerantzean “webgunea”) zerbitzua, Lokarrirena, bere egoitza Venezuela Plaza 1, 48001, Bilbo, Bizkaian daukana eta IFK hau daukana: IFK G20434189.

Legeria
Orokorrean, Lokarriren eta webgunean ageri diren zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeria eta jurisdikzioaren menpe daude.
Alderdiek espresuki uko egiten diote egokitu liezaiekeen edozein foruri eta espresuki Bizkaiko Auzitegi eta Epaitegien menpe jartzen dira hitzarmen honen baldintzen interpretazioan edo egikaritzean sor litekeen edozein gatazkaren ebazpenerako.

Edukia eta erabilpena
Erabiltzailea jakinaren gainean geratzen da eta onartzen du webgune honetara sartzeak ez duela suposatzen Lokarrirekiko inolako merkataritza harremanen hasierarik.
Webgunearen jabeak ez ditu bere gain hartzen bere kolaboratzileek bertan ager ditzaketen iritziak. Lokarrik beretzat gordetzen du aurretiazko jakinarazpenik gabe bere webgunean egoki deritzon aldaketak egiteko, edukiak kendu edo gehitzeko, edota eskaintzen dituen zerbitzuak eta hauek zerbitzarietan aurkeztuak edo kokatuak dauden era aldatzeko eskubidea.

Jabetza intelektual eta industriala
Webgune hau honako lizentziapean dago: Attribution-NonCommercial-ShareAlike 3.0 Unported de Creative Commons. Lizentzia honen kopia bat ikusteko bisitatu hurrengo webgunea: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/ edo bidali gutun bat hurrengo helbidera: o envie una carta a Creative Commons, 444 Castro Street, Suite 900, Mountain View, California, 94041,USA.

Estekak (link)
Lokarriren webguneetako esteka edo linken presentziak helburu informatiboa besterik ez dauka eta ez da ezein kasutan berauek erabiltzeko iradokizun, gonbite edo aholkua.
Datuen konfidentzialtasuna eta babesa
Abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuen Babeseko 15/1999 Lege Organikoa kontuan edukirik, Lokarrik Erabiltzaileari jakinarazten dio badela izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatu bat Lokarrik beretzat eta bere erantzukizunaren pean sortua, Erabiltzailearekiko harremanaren mantentze eta gestioa gauzatzeko helburuz, edota informazio eginkizunetarako. Baldintza orokor hauek onartzeko unean, Lokarrik datu batzuk jaso beharko ditu, ezinbestekoak bere zerbitzuak emateko.

Fitxategi eta formularioen erregistroa
Erregistroko formularioa betetzea derrigorrezkoa da webgunean eskaintzen diren zenbait zerbitzu eskuratu eta gozatu ahal izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez emateak edo datu pertsonalen babes politika hau ez onartzeak harpidetzeko, erregistratzeko edo izaera pertsonaleko datuak eskatzen diren ezein ekintzetan parte hartzeko ezinezkotasuna suposatzen du.
Abenduaren 13ko Izaera Pertsonaleko Datuen Babeseko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu ezen Erabiltzaile gisa egin duzun erregistrotik lortzen diren datuak barne hartuko dituela bere fitxategi batean Lokarrik, zeinaren egoitza sozialaren helbidea Venezuela Plaza, 1, 48001, Bilbao, Bizkaia baita eta 1720/2007 Errege Dekretuan ezartzen diren segurtasun neurriak inplementatuak dauzkan.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzailea da sartu diren datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra; beraz, Lokarri erator daitekeen edozein erantzukizunetik salbuetsia geratzen da. Erabiltzaileek bermatzen eta erantzuten dute betiere eman dituzten datu pertsonalen zehaztasunaz, indarrean egoteaz eta benetakotasunaz, eta behar bezala eguneratuak edukitzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartzen du informazio oso a eta zehatza ematea erregistro edo harpidetza formularioan. Lokarrik ez du erantzuten berak elaboratuak ez diren eta beste iturriren bat aipatzen duten informazioen egiazkotasunaz eta, beraz, ez du bere gain hartzen ezein erantzukizun aipatu informazioaren erabilpenetik erator litezkeen balizko kalteei dagokienez. Lokarrik beretzat gordetzen du bere webguneetan edukia dagoen informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea; areago: informazio horretarako atzipena mugatu edo eragotzi ere egin lezake. Lokarri salbuetsia geratzen da Lokarrik emandako informazioan legokeen oker, akats edo hutsen ondorioz Erabiltzaileak jasan lezakeen edozein ezbehar edo kalteren erantzukizunetik, baldin informazio hori Lokarri ez den beste iturriren batetik hartua bada.

Cookieak
Ez da cookierik erabiltzen.

Helburuak
Lokarriren helburuak Erabiltzailearekiko harremanaren mantentzea eta gestionatzea dira, bai eta informazio lanak gauzatzea ere.

Adingabekoak
Gure zerbitzuetako batzuk espezifikoki adingabekoei zuzendu beharra egokitzen den kasuetan, Lokarrik beren adostasuna eskatuko die gurasoei edo tutoreei, datu pertsonalak jasotzeko edo, behar izanez gero, datuen tratamendu automatizaturako.

Datuak hirugarrenei lagatzea
Lokarrik erabiltzaileen datuak hirugarrenei lagako die.

Atzipen, zuzenketa, ezabatze eta aurka egiteko eskubideen erabilpena
Bere komunikazioak bidali eta atzipen, zuzenketa, ezabatze eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu Interneteko info@lokarri.org helbidera zuzenduz edo posta arruntez helbide honetara zuzenduz: Lokarri Ref. DPBLO, Venezuela Plaza, 1,48001, Bilbo, Bizkaia, Eskubide hauek erabiltzeko, Datuen Babeseko Agentziaren, urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioaren arabera, ezinbestekoa duzu zeure nortasuna kreditatzea Lokarriren aurrean, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidaliz edo Zuzenbidean baliokotzat hartzen den beste edozein baliabide erabiliz.

Segurtasun neurriak
Lokarrik Datu Pertsonalen babeserako legez exijitzen diren segurtasun mailak ezarri ditu, baina halere bere esku dauzkan beste neurri gehigarri batzuk ere instalatzen ahalegintzen da Lokarriren ardurapean utziak izan diren Datu Pertsonalen galera, erabilpen desegoki, aldaketa, baimendu gabeko atzipen eta lapurretak eragozteko. Lokarrik ez du bere gain hartuko interferentzia, hutsegite, etenaldi, birus informatiko, telefoniako matxura edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboaren deskonexioengatik eratorri ahal izan diren ezbehar edo kalteen erantzukizuna, baldin horiek eragin dituzten kausak Lokarriri egozgarriak ez badira; eta gauza bera linea telefonikoen matxura edo gainkargek, Datuen Prozesu Zentroetako, Internet Sistemako, edo beste sistema elektroniko batzuetako gainkargek sistema elektroniko honen erabilpenean eragindako atzerapen edo blokeoei, edota hirugarren pertsonek Lokarriren kontrolpean ez dauden legez kontrako sartzeen bidez eragin ahal izan dituzten kalteei dagokienez. Dena dela ere, Erabiltzaileak kontuan eduki behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla erabat eraso ezinak.

Onarpena eta Baimena
Erabiltzaileak deklaratzen du datu pertsonalen babes baldintzei buruzko informazioa jaso duela, eta onartzen eta baimentzen duela berauen tratamendu automatizatua Lokarriren aldetik, Datu Pertsonalen Babeseko Politika honetan adierazi den eran eta helburuetarako. Litekeena da atarian eskaintzen diren zerbitzuetako batzuek baldintza partikularrak eta aurreikuspen espezifikoak edukitzea.